Gure Aholkularitza bulegoa

Galbete Aholkularitza 2006an sortu zen, mota guztietako enpresei eta partikularrei zergen, kontabilitatearen eta lanaren alorrean aholkularitza zerbitzua emateko xedez.

Lehenago E.C.F.4 Asesores deitua, gaur egun prestakuntza handiko profesional talde bat du bulegoak, bere jardunaren alorretan eskarmentu handia duena.

Galbete Aholkularitzan saiatzen gara alor horietan gaur egun gertatzen diren etengabeko aldaketetara egokitzen, eta, oro har, Administrazio Publikoekiko harremanetara, preziorik onenean gure bezeroei zerbitzu azkarra eta eraginkorra eskaintzeko.

Gonbidatzen zaitugu gu ezagutzera eta inolako konpromisorik gabeko aurrekontu bat eskatzera.